Lau koronabirus kasu atzeman dituzte azken orduetan Mendaron eta bat Elgoibarren

Barren.eus 2020ko ira. 3a, 13:31

Pandemia hasi zenetik bederatzi dira COVID19ak kutsatutako mendaroarrak, eta azken 24 orduetan lau kasu berri atzeman dituzte. Kasu horietako baten ondorioz gainera, Irune Berasaluze legebiltzarkideak ezin izan du parte hartu Eusko Legebiltzarrerako inbestidura saioan, PCR probaren emaitzen zain dagoelako.

EAEko datuei dagokienez, 9.145 PCR proba egin ziren atzo eta 605 kasu positibo baieztatu dituzte: 360 Bizkaian, 165 Gipuzkoan, 53 Araban, eta 27 beste lurralde batean erroldatutakoen artean. Erietxeetan, berriz, atzo 56 lagun ospitaleratu zituzten, eta 259 dira une hauetan EAEn ingresatuta daudenak. Horietatik 74 dira ZIUn daudenak.

Datu metatuak kontutan hartuta, bederatzi dira COVID19ak kutsatutako mendaroarrak. Alegia, eragin txikia izan du orain arte pandemiak. Atzo, baina, egun bakar batean lau kasu berri atzeman zituzten Mendaron. Elgoibarren kasu bat atzeman zuten.

∞Lotura duten albisteak: