Irati Uzkudunek irabazi du sanbartolomeetako kartel lehiaketa

Barren 2025ko eka. 30a, 15:47

Irati Uzkudun saritutako lanarekin Kultura Batzordeko presidente Andrea Arriolarekin.

Irati Uzkudun Cabezudo gazte elgoibartarrak aurkeztutako diseinuak irabazi du 2025eko San Bartolome jaietako kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketa.

Elgoibarko bi kartel lehiaketa nagusiak irabazi ditu aurten Irati Uzkudunek: 2025eko Nagusien Danborrada iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa irabazi zuen oraintsu 20 urteko gazte elgoibartarrak; eta, berak diseinatutako kartela aukeratu dute orain San Bartolome jaiak iragartzeko. 

Herriko jaiak eta giroa "bikain islatzen" dituen kartela dela nabarmendu dute sari emaleek. "Elgoibarko Udaletik zorionak eman nahi dizkiogu Iratiri, erakutsi duen sormenagatik, eta eskerrik beroenak parte hartu duten guztiei". Uzkudunek 800 euroko saria jaso du lehiaketa irabazteagatik. 

Mendaroko Santa Ana jaietako kartel lehiaketak ere badauka irabazlea, joan den barikuan egin baitzuten sari banaketa.

Irati Uzkudunek aurkeztutako kartel irabazlea.

∞Lotura duten albisteak: