Uztailean ospatzen dituzte Mendaron Santa Ana jaiak eta aurten ere kartel lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak. Mendaroko herritarrei mugatu diete parte-hartzea eta barikuan egin zuten sari banaketa ekitaldia. Aurkezpen lanak egin zituen Idoia Narbaizak jakinarazi zuen guztira hamalau lan jaso dituztela aurten Udalean eta Ainhoa Garro Arranz suertatu dela irabazlea. 300 euroko saria eskuratu du Garrok.
Aitor Etxeberria margolari mendaroarrak eta Jaime Zamakola margolari debarrak osatu dute epaimahaia eta saria Enetz Ezenarro alkatearen eskutik jaso zuen irabazleak. Argazkian, irabazlea, alkatea eta Aitor Etxeberria epaimahaikidea.