Abel Florido Gandullo kataluniarraren kartelak iragarriko ditu 2023ko sanbartolomeak

Barren.eus 2023ko eka. 30a, 12:22

Hamazazpi kartel aurkeztu dituzte San Bartolome jaietako egitarauaren azaleko irudi lehiaketara, eta epaimahaiak aste honetan bertan egin du aukeraketa. Umeen marrazki lehiaketako irabazleak ere jakinarazi dituzte.

Iaz moduan, aurten ere Herrialde Katalanetako diseinatzaile batek irabazi du San Bartolome jaietako egitarauaren azaleko irudi lehiaketa, Abel Florido Gandullo (1963, Bartzelona) kataluniarrak aurkeztutako 'Mogollon' izeneko kartela aukeratu baitu epaimahiak. Honako hauek osatu dute epaimahaia: Maialen Gurrutxaga Elgoibarko alkateak, Andrea Arriola zinegotziak, Ongarri argazkilari taldeko Jesus Mari Sarasuak eta Gemma Monreal eta Emi Nogales margolariek. Irabazleak 800 euroko saria jasoko du.

Umeen marrazki lehiaketan, bestalde, bederatzi lan aurkeztu dituzte, eta hauek izan dira sarituak:

  • Leire Eguren Torquemada (12 urte) Elgoibar festetan
  • Sare Meabebasterretxea Sanz (12 urte)
  • Ibon Baskaran Beristain (11 urte)-soka-dantza
  • Oihane Meabebasterretxea Sanz (9 urte)
  • Libe Jurado Bastida (8 urte)
  • Ibai Meabebasterretxea Sanz (6 urte)

Sari banaketa abuztuaren 23an egingo dute, 20:30ean udaletxeko udalbatza aretoan.

 

∞Lotura duten albisteak: