Irati Uzkudun Cabezudok irabazi du Danborradako kartel lehiaketa

Barren 2025ko mai. 21a, 16:42

Kartel lehiaketako epaimahaikideak lehen saria jaso duen lanarekin.

Ekainaren 14an Trinitate jaien baitan egingo duten 2025eko Nagusien Danborrada iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu zuen Elgoibarko Atabal elkarteak 18 urtez gorakoentzat, eta dagoeneko badu irabazlea.

Antolatzaileek Irati Uzkudun Cabezudo 20 urteko gazte elgoibartarrak aurkeztutako lanari eman diote lehen saria. Gemma Monreal eta Emi Nogales margolariek, Andrea Arriola kultura zinegotziak eta Atabal elkarteko kide Santi Arriolak osatu dute lehiaketako epaimahaia. Irabazleak 300 euroko saria eskuratu du. Danborrada hasi aurrean jasoko du saria, plazan.

Irati Uzkudunen diseinu honek irabazi du 2025eko Danborradako Kartel Lehiaketa.

Danborradarako kartel lehiaketako irabazlea, urtez urte: