Sara Basurtoren kartelak iragarriko ditu 2024ko sanbartolomeak

Barren 2024ko uzt. 2a, 11:34

Kartel lehiaketako irabazle Sara Basurto, saritutako lana eskuetan duela, Udaleko Kultura Batzordeko presidente Andrea Arriolarekin. Arg: Elgoibarko Udala.

 Hamabost lan aurkeztu dituzte 2024ko San Bartolome jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketara, eta Sara Basurto Albizu elgoibartarrak aurkeztutakoa aukeratu dute.

'Jaietako zapia, bihotza bezala, gorria da' izenburua zuen kartela aurkeztu zuen Sara Basurtok lehiaketara eta horixe da epaimahaiak aukeratu duena. 800 euroko saria jasoko du kartel lehiaketako irabazleak. 
Honakoek osatu dute epaimahaia: Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagak, Kultura Batzordeko presidente Andrea Arriolak, Ongarri argazki taldeko kide Jesus Mari Sarasuak, Gemma Monreal eta Emi Nogales margolariek, eta Kokoe komiki taldeko kide ohia den Iñaki Raigosok. Udaleko kultura teknikari Blanca Salegik egin ditu idazkari lanak.
Parte hartzaile guztiei eskerrak eman dizkie Udalak.

Azken bi urteetan diseinatzaile kataluniarrek irabazi zuten lehiaketa hau, Abel Floridok iaz, eta Jaume Gubianas Escudék duela bi urte.

 

 

∞Lotura duten albisteak: