Ana Salegiren azalak iragarriko ditu aurtengo sanbartolomeak

Barren.eus 2017ko uzt. 7a, 14:13


2017ko San Bartolome festetako egitarauak badu azal ofiziala. Ana Salegi Egañak aurkeztutako azalak irabazi du Elgoibarko Udalak antolatutako lehiaketa.

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, hamalau lan aurkeztu dituzte 2017ko San Bartolome Jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketara. Horien artetik, Ana Salegi Egañak aurkeztutako “Ongi etorri” izeneko azala saritu du lehiaketako epaimahaiak. 700 euroko saria jasoko du Salegik. Sari banaketa abuztuaren 22an izango da, 19:30ean, Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan. Haurrentzako lehiaketa ere antolatu zuen Udalak eta hor ere hamalau lan aurkeztu dituzte. Honakoak izan dira sarituak:  

  • Aritz Vallejo Caballero (12 urte)
  • Irati Uzkudun Cabezudo (12 urte)
  • Eneko Etxaniz Irureta (10 urte)
  • Elaia Etxaniz Irureta (8 urte)
  • Oihan Goñi Orozko (8 urte)
  • Leire Etxaniz Bereziartua (5 urte)

• Epaimahaia eta sari banaketa ekitaldia

Epaimahaia honakoek osatu dute: Ane Beitia, Elgoibarko Udaleko alkatea; Andrea Arriola, Elgoibarko Udaleko Kultura Batzordeburua; Alberto Garcia eta Iñaki Raigoso, garai bateko Kokoe taldeko kideak; Jokin Martinez, Ongarri Argazki Taldeko kidea; Gemma Monreal, margolaria; Paula Heras; Egur Arte Tailerreko kidea eta Blanca Salegi, Elgoibarko Udaleko kultura teknikaria, idazkari lanak egin eta akta jaso du.

san bartolome elgoibar kartel irabazlea agindariegaz

Lotura duten albisteak: