Naia Membrilleraren lan bat aukeratu dute San Bartolomeak iragartzeko

Barren.eus 2019ko eka. 28a, 17:07

Naia Menbrillera Janeirok irabazi du 2019ko San Bartolome jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa, 'Herriaren soinua' izeneko lanagatik (irudian). Umeentzako kartel lehiaketako irabazleak ere jakinarazi ditu Udalak.

“2019ko San Bartolome Jaietan” programaren azala aukeratzeko lehiaketara zazpi lan aurkeztu dituzte, eta epaimahaiak Naia Menbrillerak aurkeztutakoa saritu du. Naia Membrillera musikaria da lanbidez eta igartzen da aurkeztu duen lanean eta eman dion izenburuan: Herriaren soinua. Irabazleari 700 euroko saria emango diote. Epaimahaia honakoek osatu dute: Ane Beitia, Elgoibarko Udaleko alkatea; Andrea Arriola, Elgoibarko Udaleko Kultura Batzordeburua; Jokin Martinez, Ongarri Argazki Taldeko kidea; Gemma Monreal, margolaria; Paula Heras; Egur Arte Tailerreko kidea eta Blanca Salegi, Elgoibarko Udaleko kultura teknikaria, azken honet idazkari lanak egin eta akta jaso du. Sari banaketa ekitaldia abuztuaren 22an izango da, 19:30ean, Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan.
 • Umeentzako lehiaketan sarituak
Programaren azala aukeratzeko lehiaketarekin batera, Jaietako Haurren Kartel Lehiaketa ere antolatu zuen Udalak. Hamabi lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta honako hauek saritu dituzte:

  • Irati Uzkudun Cabezudo (14 urte)- Sokamuturra
  • Nahia Baskaran Beristain (11 urte)- Aupa neskak!
  • Elaia Etxaniz Irureta (10 urte)- Jaiak gozatzeko mila aukera!!!
  • Iñigo Merino Corbillón (9 urte)- San Bartolome jaia
  • Ekain Soto Bereziartua (9 urte)- Denok ondo jaietan
  • Leire Etxaniz Bereziartua (7 urte)- Parrandakeriak

2019 06 28 naia membrillera elgoibar