Ekainaren 20ra arte eman daiteke izena La Roitakoek antolatu duten herri bazkarirako

Barren 2025ko eka. 13a, 13:14

Estreinakoz emakumeak lehiatuko dira LaRoita erronkaren bosgarren edizioan, uztailaren 5ean.

Nerea Sasiain eta Ainara Burunza izango dira aurtengo erronkariak. Hirugarrengo bat bilatzen saiatu ziren arren, aipaturiko biek jokatuko dute kirol erronka: Mutrikun igerian egin, bizikletaz Elgoibarreraino etorri eta Kalegoen plazan bizikleta laga ostean Karakateraino igo.

LaRoitakoek kirol saioa borobiltzeko jaia antolatuko dute erronka egunerako. Herri bazkaria ere egingo dute Kalegoen plazan (euria egingo balu, Sigman), eta ekainaren 20ra bitartean eman daiteke izena bazkaritarako. Instagramen duten kontuaren bidez eman behar da izena. Bazkariko menua eta prezioa ere jakinarazi dituzte. 

Lotura duten albisteak: