Marea urdinak hartu zituen herriko kaleak zapatuan, kolore horretako kamisetak eta zapiak jantzita ibili baitziren dozenaka gazte; Karakate gainean lehendabizi eta herriko kaleetan gero.
La Roitakoek lan asko egin dute laugarren erronka ahaztezina izan zedin, eta ahalegin horretan egun osoko egitaraua prestatu zuten. Hainbat koadrilatako ia 400 gazte batu ziren Sigmako aparkalekuan egin zuten bazkarirako; eta bazkal aurretik eta ostean Mauxitxa txarangak girotuta ibili ziren herriko kaleetan barrena. Gauean Gaztetxean izan zuen segida festa egunak, han kontzertuak eman zituzten Kostako Vives, Jeizy´s Tyros, Olgetan eta Alternative Division taldeek.
Iosu Atxak ateratako argazkiotan ikus daiteke La Roita erronkaren harira herrian izan zen giroa.
Mauxitxa Karakate gainean
Irudi bitxi ugari laga zituen La Roita erronkak eta Mauxitxa txaranga Karakateko tontorrean joten ikustea izan zen horietako bat.
Lotura duten albisteak:
- Iker Odria, txapeldunen txapelduna La Roita erronkan (2024-06-22)
- La Roita erronkako txapeldunak, aurrez aurre (2024-06-14)
- Ion Fernandezek irabazi du LaRoita erronkaren hirugarren ekitaldia (2024-07-01)
- Ioritz Leiaristik irabazi du LaRoita apustua eta errekorra ezarri du gainera (2024-07-02)
- Odriak irabazi dio De La Aradari ikusmin handia sortu duen erronka (2024-06-26)