Ostegunean zabalduko dute Urazandiko zubia

Barren 2025ko urr. 14a, 09:02

Urtebete itxita egon ondoren, ostegunean zabalduko dute Urazandiko zubia. 

Joan zen astean egin zituzten karga ahalmen frogak, eta zubia berritzeko lanen bigarren fasea bukatuta, ibai gaineko zubi zatia zabaltzeko prest dago. 

Azken urteotan herrian egin duten obrarik garrantzitsuenetarikoa izan dela nabarmendu dute Udaletik, eta lan horri esker, herrigunetik Urazandi auzorako irisgarritasuna "bermatuta" geratu dela gaineratu dute.

Zubi berriak aurrekoa ordezkatu du, eta egindako lanek egitura nagusia berritzea ekarri dute: zubiaren egonkortasuna eta iraupena sendotu dituzte habe berrien bidez, eta pasabidearen irisgarritasuna eta erabilera hobetzeko neurriak hartu dituzte. Zubiaren geheinezko altuera mantentzeko, zubi zaharraren zutabe nagusia berreskuratu dute, berriaren oinarri gisa. Gainera, azpiegiturak ur-drenaje sistema berritua eta azalera berrituak ditu, erosoagoa eta seguruagoa izan dadin.

Autobus geltokia berriro erabilgarri

Zubia irekitzearekin batera, autobus geltokia bere tokira itzuliko da, eta ostiraletik aurrera, Urazandiko zubiko autobus geltokian hartu beharko da autobusa. 

Obraren hirugarren eta laugarren faseak 2027 eta 2028 artean egingo dituzte. 

Lotura duten albisteak: