King Kong zubia berritzeko lanen bigarren fasea hasi dute, eta 14 hilabete iraungo dute

Barren 2024ko eka. 25a, 16:04

Fase berri batean sartu dira King Kong zubia berritzeko lanak, azken hamar hilabeteetan egin dituzten lehen faseko lanak amaitu eta gero. 

Injelan SLk diseinatu eta idatzitako proiektuaren lehen fasea osorik gauzatu dutela jakitea eman du Elgoibarko Udalak. Lanotarako 991.840,96 euroko inbertsio egin dute, BEZa barne. Lehen fase honetako lanak Urbycolan, S.L. enpresak egin ditu. Atzotik zabalik dago igogailura joateko pasabidea eta igogailua bera ere matxan dago, oraingoz erabilera gutxi badu ere. 

Orain martxan jarriko duten lanen bigarren fasean Deba ibaiaren gaineko zubia birmoldatu eta pasabide berria Urazandi auzoarekin lotuko dute. N-634 errepidearen gaineko egungo pasabidea eraistea ere aurreikusten da. Lan horiek Construcciones Artzamendi SA enpresak egingo ditu. Aurrekontua 1.004.374,74 eurokoa izango da, BEZa barne, eta gauzatzeko epea 14 hilabetekoa izango da.

Elgoibarko Udalak eskerrak eman ditu inplikatutako pertsona guztien laguntzagatik eta herritarren ulermenagatik tokiko azpiegitura hobetzeko funtsezkoak diren obra hauek garatzen diren bitartean. Udal arduradunek zehaztu dute unean-unean emango dutela obren garapenak eragiten dituen bide-mozketa eta bestelako eragozpenen berri.

 

Lotura duten albisteak: