Karga ahalmena neurtzen dihardute Urazandiko zubian

Barren 2025eko urriaren 9a

Deba ibai gaineko pasabidearen karga ahalmena eta erresistentzia frogatzeko probak egiten ari dira Urazandiko zubiko obretan.

Aurrez errepide gaineko pasabideen karga-probetan egin zuten era berean, urez betetako plastikozko igerilekuak erabiltzen ari dira pasabidearen segurtasuna neurtzeko karga-probetan. Ezin ukatu irudi bitxia denik.