Astelehenean hasiko dute King Kong zubia berritzeko obraren lehen fasea

Barren.eus 2023ko ira. 14a, 11:20

Faseka egingo dute King Kong zubia berritzeko obra, eta astelehenean ekingo diote lehenengo faseari. Urbycolan SL enpresak gauzatuko du fase hau, eta 10 hilabeteko epea izango du lanak amaitzeko.

King Kong zubia berritzeko obraren lehenengo fasea hasteko prestaketa lanak egin dituzte aste honetan, eta astelehenean hasiko dituzte obrak. Lehenengo fasean pasabide berri bat egingo dute 634 errepidearen gainean, igogailua eta bertara sartzeko eskailerak autobus geltoki inguruan eta 634 errepidearen beste aldeko pasabidea, Urazandira doan egungoarekin lotuko dena.
Lehenengo fase honek 991.840,96 euroko kostua izango du, BEZa barne, eta Urbycolan SL enpresak gauzatuko du. Lanak amaitzeko epea 10 hilabetekoa izango da.

Udaletik jakinarazi dutenez, zubia berritzeko lanak fasetan banatzearen helburua da herritarren irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzea, eta kalteak ahalik eta gehien sahiestea.

Faseak modu independentean gauzatuko dira: Bigarren fasean, Deba ibaiaren gaineko pasabidea eta eskuinaldeko sarbide-arrapala birmoldatuko dituzte, eta Urazandiko pasabidea berrituko dute. Horrez gain, 634 errepidearen gainean dagoen pasabidea eraitsi eta ibaiaren pasabidearekin lotuko dute.

2023 09 15 zubi berria kingkong urazandi planoa elgoibar udala

2023 09 15 zubi berria kingkong urazandi planoa elgoibar udala 3

2023 09 15 zubi berria kingkong urazandi planoa elgoibar udala 2

2023 09 13 zubi berria obrak urazandi BARREN 2

2023 09 13 zubi berria obrak urazandi BARREN b1

∞Lotura duten albisteak: