Zubi handiagoetan kamio handiekin eta egin ohi dituzte era honetako karga-probak, baina King-kong zubirako, oinezkoentzako zubia izanik, umeentzako moduko igerileku txikiak erabili dituzte karga-probetan. Zehazki hamabost igerileku, bata bestearen jarraian jarrita eta urez beteta, zubiak pisua nola jasaten duen aztertu eta egiaztatzeko.