Asteburuetan gauzatutako PCR eta antigeno proben kopurua apalagoa izan ohi da, eta asteburu ia guztietako legez, positiboen kopuruak behera egin du Hego Euskal Herrian. Elgoibarren 1.000ko langa gainditu du berriro ere intzidentzia-tasak, 1009,93koa baita une honetan. Azken hiru egunetan 29 positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren: 11 barikuan, 7 zapatuan eta beste 11 domekan. Mendaron hiru kasu zenbatu dituzte, bi zapatuan eta bat barikuan. Eskualdean joan den asteburuan baino bi kasu gehiago atzeman dituzte azken hiru egunetan, 250 kasu guztira. Argi gorriak piztuta daude Eibarren, 100.000 biztanleko azken hamalau egunetako kasu positibo metatuen tasak gorantz egin baitu etengabe azken asteetan eta 2165,46an dago. Une honetan tasarik altuena da altuena da 5.000 biztanletik gorako Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako udalerrien artean. Hona herriz herriko azken hiru egunetako datuak:
Herria (intzidentzia) | Azaroak 6 | Azaroak 7 | Azaroak 8 | GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.) |
Eibar (2165,46) | 47 | 49 | 41 | 137 (-3) |
Ermua (1384,13) | 15 | 16 | 18 | 49 (-10) |
Elgoibar (1009,93) | 11 | 7 | 11 | 29 (+7) |
Deba (1285,58) | 5 | 6 | 7 | 18 (-3) |
Soraluze (939,80) | 2 | 1 | 3 | 6 (-1) |
Mendaro (654,51) | 1 | 2 | 0 | 3 (-2) |
Mutriku (393,70) | 3 | 2 | 1 | 6 (+1) |
Mallabia (851,79) | 2 | 0 | 0 | 2 (+1) |
DEBABARRENA | 86 | 83 | 81 | 250 (+2) |
• Positiboen kopuruak beherantz Hego Euskal Herrian
Positiboen kopuruak beherantz egin du Hego Euskal Herrian, pasa den asteko zenbakiekin alderatuta. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 3.867 kasu izan dira asteburuan. Barikuan 1.444 positibo izan ziren, baina kopurua bi egun geroago 1.178ra jaitsi zen. Hiru egun hauetan 38.000tik gora PCR eta antigeno proba egin dituzte hiru lurralde horietan.
Osasun Sailak emandako datuen arabera, 508 pertsona zeuden atzo Osakidetzako erietxeetan ospitaleratuta. Gora egiten jarraitzen du, era berean, Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU) dauden gaixoen kopuruak ere: 130 lagun zeuden atzo ZIUn Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Nafarroako Foru Gobernuak ez du oraindik asteburuko datu ofizialik jakinarazi, baina atzo 183 kasu positibo izan zirela aurreratu dute. Irailaren hasieratik izandako kopuru txikiena da. Beraz, badute Nafarroan arnasa hartzeko aukera.
∞Lotura duten albisteak:
- 34 positibo berri atzeman dituzte asteon Elgoibarren, joan zen astean baino bi gehiago (2020-11-06)
- 22 positibo berri atzeman dituzte asteburuan Elgoibarren, eta bost Mendaron (2020-11-02)
- Asteon 32 positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta 949an dago intzidentzia tasa (2020-10-30)
- 21 kasu berri atzeman dituzte asteburuan Elgoibarren eta intzidentzia tasak gora egin du (2020-10-26)
- 28 koronabirus kasu atzeman dituzte aste honetan Elgoibarren (2020-10-23)
- Osakidetzak 29 kasu atzeman ditu Elgoibarren azkeneko hiru egunetan, eta zazpi Mendaron (2020-10-19)
- Asteon 25 koronabirus kasu atzeman dituzte Elgoibarren, horietako 15 atzo (2020-10-16)
- Osakidetzak 11 kasu positibo hauteman ditu azken lau egunetan Elgoibarren, eta bost Mendaron (2020-10-13)
- Astelehenetik eguenera 19 kasu positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta 8 Mendaron (2020-10-19)
- Beste bost kasu positibo atzeman ditu Osasun Sailak Elgoibarren eta hiru Mendaron (2020-10-06)
- Bederatzi koronabirus kasu baieztatu dituzte asteburuan Elgoibarren eta bat Mendaron (2020-10-05)
- Debabarrenean 373 positibo zenbatu dituzte irailean (2020-10-01)
- Beste koronabirus kasu bat zenbatu dute Elgoibarren (2020-09-30)
- Hiru kasu positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta hamaika eskualdean (2020-09-29)
- Hamaika kasu positibo atzeman ditu Osasun sailak asteburuan Elgoibarren (2020-09-28)
- Lau kasu positibo atzeman ditu Osakidetzak Elgoibarren azken PCR probetan (2020-09-25)
- Bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Elgoibarren (2020-09-24)
- Lau kasu berri zenbatu ditu Osasun Sailak Elgoibarren eta Mendaron (2020-09-23)
- Barikutik domekara bederatzi koronabirus kasu baieztatu dituzte Elgoibarren (2020-09-21)
- Bost positibo baieztatu dira Elgoibarren joan den asteburuan (2020-09-14)
- Asteburuan zazpi positibo berri zenbatu dituzte Mendaron eta Elgoibarren (2020-09-07)
- Elgoibarren hiru kasu berri eta Mendaron bi azken orduetan (2020-09-04)
- Lau koronabirus kasu atzeman dituzte azken orduetan Mendaron eta bat Elgoibarren (2020-09-03)
- Abuztuan 94 positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta bost Mendaron (2020-09-01)
- Beste lau kasu postibo atzeman dituzte Elgoibarren (2020-07-29)