Barikutik domekara hamaika kasu atzeman dituzte PCR probetan Elgoibaren: bost barikuan, beste bost zapatuan eta kasu bat gehiago domekan eginiko probetan. Mendaron irailaren 22an atzeman zuten azken positiboa.
Debabarrenako datuak, irailaren 25etik 27ra:
- Ermua 12
- Elgoibar 11
- Eibar 9
- Deba 6
- Mutriku 4
- Soraluze 3
- Debabarrena 45
• Hego Euskal Herrian, 612 positibo berri atzo
Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Nafarroako Gobernuaren arabera, atzo egindako 9.115 PCR probek 612 kasu baieztatu zituzten: 258 Nafarroan, 176 Bizkaian, 90 Gipuzkoan, 74 Araban eta 14 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Azken zenbatekoa asteburuan erregistratutakoen artean txikiena da; izan ere, barikuan 750 kasu atzeman ziren eta zapatuan 842.
Ospitaleei dagokienez, 328 lagun daude ingresatuta EAEko erietxeetan –horietatik 55 ZIUn–, eta atzo 24 izan ziren ospitaleratutakoak. Nafarroan, berriz, 4 izan dira azken orduetan ingresatutakoak eta hiru lagun zendu dira.
Bestetik, Hezkuntzako Sailak azaldu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan, 233 ikasgela daude itxita, 162 ikastetxetan.
∞Lotura duten albisteak:
- Lau kasu positibo atzeman ditu Osakidetzak Elgoibarren azken PCR probetan (2020-09-25)
- Bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Elgoibarren (2020-09-24)
- Lau kasu berri zenbatu ditu Osasun Sailak Elgoibarren eta Mendaron (2020-09-23)
- Barikutik domekara bederatzi koronabirus kasu baieztatu dituzte Elgoibarren (2020-09-21)
- Bost positibo baieztatu dira Elgoibarren joan den asteburuan (2020-09-14)
- Asteburuan zazpi positibo berri zenbatu dituzte Mendaron eta Elgoibarren (2020-09-07)
- Elgoibarren hiru kasu berri eta Mendaron bi azken orduetan (2020-09-04)
- Lau koronabirus kasu atzeman dituzte azken orduetan Mendaron eta bat Elgoibarren (2020-09-03)
- Abuztuan 94 positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta bost Mendaron (2020-09-01)
- Beste lau kasu postibo atzeman dituzte Elgoibarren (2020-07-29)