Debabarrenan atzemandako kasu kopuruak egunez egun gora egin du asteon: hamar zenbatu zituzten martitzenean, hamahiru eguaztenean eta 18 atzo, eguena.
Debabarrenako datuak, herriz herri (irailak 24)
- Eibar 5
- Elgoibar 4
- Ermua 4
- Deba 3
- Mutriku 1
- Soraluze 1
- Debabarrena 18
Irailaren 24an, eguena, 9.118 PCR proba egin zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Osasun Sailaren arabera, eta horietatik, 383 (%4,2) izan ziren positiboak. Herenegundik behera egin dute kasuek, 135 gutxiago zenbatu baitituzte. Lurraldeen arabera, 159 kasu zenbatu zituzten Bizkaian, 141 en Gipuzkoan eta 70 Araban. Horiez gain, hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren hamahiru pertsonak ere positibo eman zuten.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetan, bestalde, 268 pertsona daude ospitaleratuta, Osasun Sailaren arabera "COVID-19aren ondorioz". Atzo, beste 28 pertsona ospitaleratu zituzten, eta Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU) 46 pertsona daude. Birsorkuntza tasa edo R0 indizeak, azkenik, behera egin du herenegungo datuekin alderatuta, 0,92an kokatu baitzen atzoko proben ondoren.
∞Lotura duten albisteak:
- Bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Elgoibarren (2020-09-24)
- Lau kasu berri zenbatu ditu Osasun Sailak Elgoibarren eta Mendaron (2020-09-23)
- Barikutik domekara bederatzi koronabirus kasu baieztatu dituzte Elgoibarren (2020-09-21)
- Bost positibo baieztatu dira Elgoibarren joan den asteburuan (2020-09-14)
- Asteburuan zazpi positibo berri zenbatu dituzte Mendaron eta Elgoibarren (2020-09-07)
- Elgoibarren hiru kasu berri eta Mendaron bi azken orduetan (2020-09-04)
- Lau koronabirus kasu atzeman dituzte azken orduetan Mendaron eta bat Elgoibarren (2020-09-03)
- Abuztuan 94 positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta bost Mendaron (2020-09-01)
- Beste lau kasu postibo atzeman dituzte Elgoibarren (2020-07-29)