Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan nabarmen egin du behera positiboen kopuruak, nahiz eta PCR kopurua ere beste egun batzuetakoa baino baxuagoa izan. Atzo 285 positibo atzeman zituen Osakidetzak hiru lurralde horietan, 7.373 PCR proba gauzatuta. Hau da, proba egindako herritarren %3,8k eman zuen positibo atzo –asteburuan, berriz, %4,9k eman zuen–. Bizkaian 138 kasu detektatu 99 Gipuzkoan eta 39 Araban. Hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren bederatzi lagunek ere eman dute positibo probetan.
Debabarrena eskualdean hamaika poitibo atzeman zituzten atzo. Hona herriz-herriko datuak:
- Elgoibar 3
- Eibar 3
- Deba 3
- Mutriku 2
Ospitaleetako egoera
Atzo, 28 lagun ospitaleratu zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan, eta gaur egun, koronabirusa tarteko 265 lagun daude ospitaleratuta; atzo baino zortzi gutxiago. Atzo bezalaxe, horietatik 55 pertsona daude ZIUn. RO indizeak –birsorkuntza tasa– gora egin du azken egunetan; izan ere, ostiralean 0,88 zen; atzo 0,92; eta 0,94 da gaur.
∞Lotura duten albisteak:
- Hamaika kasu positibo atzeman ditu Osasun sailak asteburuan Elgoibarren (2020-09-28)
- Lau kasu positibo atzeman ditu Osakidetzak Elgoibarren azken PCR probetan (2020-09-25)
- Bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Elgoibarren (2020-09-24)
- Lau kasu berri zenbatu ditu Osasun Sailak Elgoibarren eta Mendaron (2020-09-23)
- Barikutik domekara bederatzi koronabirus kasu baieztatu dituzte Elgoibarren (2020-09-21)
- Bost positibo baieztatu dira Elgoibarren joan den asteburuan (2020-09-14)
- Asteburuan zazpi positibo berri zenbatu dituzte Mendaron eta Elgoibarren (2020-09-07)
- Elgoibarren hiru kasu berri eta Mendaron bi azken orduetan (2020-09-04)
- Lau koronabirus kasu atzeman dituzte azken orduetan Mendaron eta bat Elgoibarren (2020-09-03)
- Abuztuan 94 positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta bost Mendaron (2020-09-01)
- Beste lau kasu postibo atzeman dituzte Elgoibarren (2020-07-29)