Azken lau egunetan 34 positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren: 12 eguenean, 6 eguaztenean, 9 martitzenean eta 7 astelehenean. Azken 14 egunetan 109 positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 940.87an dago (889,08koa zen astelehenean).
Mendaron bost positibo berri atzeman dituzte asteon: 3 eguenean, bat eguaztenean eta beste bat astelehenean. Azken 14 egunetan 13 positibo zenbatu dituzte Mendaron eta 607,76an dago intzidentzia tasa.
• Eibarren baheketa masiboa
Eskualdeko datuei erreparatuta, kezka sortu dute Eibarko datuek, egunero gainditu baitu 40 positiboren langa azken asten. Azken 14 egunetan 519 positibo atzeman dituzte eta 1.904,87raino igo da intzidentzia tasa. Datu horien aurrean, Osakidetzak baheketa masiboa egingo du Eibarren astelehenean, Eibar Ospitalean. PCR probak egitera deituak daude 13 eta 40 urte arteko eibartarrak.
Eskualdean semaforo gorriarekin jarraitzen dute 5.000 biztanletik gorako herri guztiek, Mutrikuk (356,21) izan ezik. Semaforo gorriarekin ez dagoen Gipuzkoako herri bakarra da Mutriku, 5.000 biztanletik gorako herrien artean. Debak 1101,93ko intzidentzia tasa du eta Ermuak 1278,13koa.
• Hego Euskal Herrian 1.892 kasu
Gipuzkoan 663 positibo izan ziren atzo, 690 Bizkaian eta 175 Araban. Guztira, 14.937 proba egin zituzten hiru lurralde horietan, eta 1.277k eman zuten positibo –positibotasun tasa % 8,5ekoa da–. Erietxeetako egoerak nabarmen egin du okerrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: atzo 74 lagun ospitaleratu zituzten, eta guztira, 463 dira ospitaleetan daudenak. Horietatik 111 lagun daude ZIUn.
Nafarroako datuak ere eman ditu hango gobernuak. Guztira 4.482 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 345 kasu zenbatu dituzte. Astelehenetik nabarmen moteldu da positiboen hazkundea; 400 kasutik behera zenbatu dituzte bi egunetan.
∞Lotura duten albisteak:
- 22 positibo berri atzeman dituzte asteburuan Elgoibarren, eta bost Mendaron (2020-11-02)
- Asteon 32 positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta 949an dago intzidentzia tasa (2020-10-30)
- 21 kasu berri atzeman dituzte asteburuan Elgoibarren eta intzidentzia tasak gora egin du (2020-10-26)
- 28 koronabirus kasu atzeman dituzte aste honetan Elgoibarren (2020-10-23)
- Osakidetzak 29 kasu atzeman ditu Elgoibarren azkeneko hiru egunetan, eta zazpi Mendaron (2020-10-19)
- Asteon 25 koronabirus kasu atzeman dituzte Elgoibarren, horietako 15 atzo (2020-10-16)
- Osakidetzak 11 kasu positibo hauteman ditu azken lau egunetan Elgoibarren, eta bost Mendaron (2020-10-13)
- Astelehenetik eguenera 19 kasu positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta 8 Mendaron (2020-10-19)
- Beste bost kasu positibo atzeman ditu Osasun Sailak Elgoibarren eta hiru Mendaron (2020-10-06)
- Bederatzi koronabirus kasu baieztatu dituzte asteburuan Elgoibarren eta bat Mendaron (2020-10-05)
- Debabarrenean 373 positibo zenbatu dituzte irailean (2020-10-01)
- Beste koronabirus kasu bat zenbatu dute Elgoibarren (2020-09-30)
- Hiru kasu positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta hamaika eskualdean (2020-09-29)
- Hamaika kasu positibo atzeman ditu Osasun sailak asteburuan Elgoibarren (2020-09-28)
- Lau kasu positibo atzeman ditu Osakidetzak Elgoibarren azken PCR probetan (2020-09-25)
- Bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Elgoibarren (2020-09-24)
- Lau kasu berri zenbatu ditu Osasun Sailak Elgoibarren eta Mendaron (2020-09-23)
- Barikutik domekara bederatzi koronabirus kasu baieztatu dituzte Elgoibarren (2020-09-21)
- Bost positibo baieztatu dira Elgoibarren joan den asteburuan (2020-09-14)
- Asteburuan zazpi positibo berri zenbatu dituzte Mendaron eta Elgoibarren (2020-09-07)
- Elgoibarren hiru kasu berri eta Mendaron bi azken orduetan (2020-09-04)
- Lau koronabirus kasu atzeman dituzte azken orduetan Mendaron eta bat Elgoibarren (2020-09-03)
- Abuztuan 94 positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta bost Mendaron (2020-09-01)
- Beste lau kasu postibo atzeman dituzte Elgoibarren (2020-07-29)