Beste koronabirus kasu bat zenbatu dute Elgoibarren

Barren.eus 2020ko ira. 30a, 12:32

Osasun Sailak 9.741 PCR proba egin zituen atzo, hilak 29, eta 432k eman zuten positibo (285 izan ziren aurreko egunean). Debabarrenan 11 zenbatu zituzten, -aurreko eguneko kopuru bera-; horietako bat Elgoibarren.

Guztira 11 lagunek eman zuten positibo Debabarrenean atzo egindako PCR probetan. Soraluuzen bost, Eibarren lau eta bana Elgoibarren eta Deban.

Euskal Autonomia Erkidegoko datuei dagokienez, Osasun Sailak adierazi du 9.741 PCR egin zituztela atzo eta horietatik 432 kasu baieztatu dituztela: 198 Bizkaian, 138 Gipuzkoan, 83 Araban eta 13 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

Bestetik, 33 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta azken datuen arabera, 312 daude EAEko erietxeetan ingresatuta –horietatik 56 ZIUn–. Erregistratutako azken oinarrizko birsorkuntza datua 0,96koa da.

Hezkuntzako Sailak adierazi du, orotara, 182 ikasgela daudela itxita, 132 ikastetxetan.

∞Lotura duten albisteak: