Zuhaitzaren astearen barruan, pagoak eta haritzak landatzen jardun dira Elgoibarko eta Mendaroko 200 bat eskola-ume, bi udalek egindako deialdira batuta. Mendaron, 175 pago-landare eta beste horrenbeste haritz-landare landatu zituzten zapatuan 50 guraso eta umek Txitxirrika inguruan, udal lurretan, 8.000 bat metroko lur-sailean.
Elgoibarren, berriz, 100 landare sartuko dituzte Kalamua mendiaren tontor inguruan. Astelehenean hasi ziren eta eguenera bitartean jardungo dute zuhaitzak landatzen. Herri Eskolako hiru taldek eta Elgoibar Ikastolako lau taldek parte hartu dute ekintza honetan, eta pandemia dela-eta, 25 laguneko zazpi taldetan banatuta jardun dira lanean. Bi herrietako landa ingururenak bizirik mantendu eta haurrak, ume-umetatik, ingurumenarekiko errespetuan eta zaintzan heztea ditu helburutzat ekimen honek.
∞Lotura duten albisteak:
- 50 bat lagun batu ziren zapatuan Mendaron Udalak arbolak landatzeko egindako deialdira (2021-03-15)
- Moru mendian 160 zuhaitz landatu dituzte Elgoibarko ikasleek (2019-03-21)
- Moru mendian 600 zuhaitz landatuko ditu Udalak (2021-02-11)
- Bertako 300 zuhaitz landatu dituzte auzolanean Zirardamendin (2021-01-16)
- Melitoneko errotonda ondoko berdegunean landatu dituzte ikasleek 30 zuhaitz (2018-03-22)
- 30 bat zuhaitz landatu dituzte LH6ko ikasleek Zuhaitz Egunean (2017-03-16)
- 125 ume inguruk hartu dute parte Zuhaitz Egunean (2016-03-15)
- Ehun ume inguruk hartu dute parte Albitxurin egin duten Zuhaitz Egunean (2015-03-17)
- Zuhaitzak landatzen aritu dira eskola umeak (2014-03-18)
- Elgoibarko ikasleek 27 zuhaitz landatu dituzte Albitxurin (2013-03-19)
- Hogei urki eta hogei gereziondo landatu dituzte ikasleek Zuhaitz Egunean (2012-03-23)
- Ikasleek 40 zuhaitz landatu dituzte Zuhaitz Egunean (2011-03-24)
- 25 haritz gehiago ‘Zuhaitz Eguneko basorako’ (2010-03-18)
- 25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta (2009-03-17)
- 30 lizar landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Egunean (2008-03-13)