Herri Eskolako eta Ikastolako ikasleek 160 zuhaitz landatu dituzte Moru mendiko magal batean. Aurreko urteetako Zuhaitz Egunetan, ikasleek herrigunetik gertu dauden belarguneetan landatu izan dituzte zuhaitzak, baina aurtengoan Moruraino igo dira. Autobusean joan dira Idotorberaino eta oinez egin dute Morurainoko bidea. Han, udal brigadako langileen laguntzaz, 45 lizar, 45 haritz, 45 urki eta 25 gorosti landatu dituzte, Elgoibarko Udaleko ingurumen teknikari Idoia Alvarezen azalpenak entzun eta gero. Gipuzkoako Foru Aldundiak (Mendiak eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak) aurreko urteetan baino zuhaitz gehiago eman ditu aurten, eta hala, ikasle bakoitzak zuhaitz bat landatzeko aukera izan du, aitzurrak partekatu behar izan badituzte ere. Guztiak landatu eta izendatu dituztenean, Moru ganeraino igo dira eta Elgoibarko Udalak emandako mokadutxoa jan dute Elgoibarko herria parez pare zutela. Gero, Morun egiten diharduten indusketa arkeologikoen berri jasoko dute ikasleek.
∞Lotura duten albisteak:
- Moru mendiaren magalean egingo dute aurtengo Zuhaitz Eguna (2019-03-15)
- Melitoneko errotonda ondoko berdegunean landatu dituzte ikasleek 30 zuhaitz (2018-03-22)
-
30 bat zuhaitz landatu dituzte LH6ko ikasleek Zuhaitz Egunean (2017-03-16)
- 125 ume inguruk hartu dute parte Zuhaitz Egunean (2016-03-15)
- Ehun ume inguruk hartu dute parte Albitxurin egin duten Zuhaitz Egunean (2015-03-17)
- Zuhaitzak landatzen aritu dira eskola umeak (2014-03-18)
- Elgoibarko ikasleek 27 zuhaitz landatu dituzte Albitxurin (2013-03-19)
- Hogei urki eta hogei gereziondo landatu dituzte ikasleek Zuhaitz Egunean (2012-03-23)
- Ikasleek 40 zuhaitz landatu dituzte Zuhaitz Egunean (2011-03-24)
- 25 haritz gehiago ‘Zuhaitz Eguneko basorako’ (2010-03-18)
-
25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta (2009-03-17)
- 30 lizar landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Egunean (2008-03-13)