Idoia Alvarez Udaleko Ingurumen teknikariak zuhaitzei buruzko hainbat argibide eman dizkie, besteak beste, Zuhaitzaren Egunaren helburuetako bat delako belaunaldi berriak heztea, basoen garrantzia aintzat har dezaten. Gainera, Agenda 21 programaren baitan, ikasleak biodibertsitatearen gaia lantzen ari dira aurten.
Guztira 11 haritz, 15 lizar eta babestutako landarea den bi gorosti landatu dituzte, baita beste urteren batean egun horren aitzakian landatutako beste hainbat zuhaitz kimatu ere. Izan ere, hainbat urtetan Zuhaitz Egunean landatu eta besteak beste eguraldiaren ondorioz, urte batetik bestera hondatu egiten ziren. Baina azken urteetan badira nahikoa hazi diren zuhaitzak ere. Euskal Herriko basoetan, baso atlantikoetan, topa daitezkeen zuhaitzak landatu izan dituzte azken urteetan.
Zuhaitzak landatu eta bakoitzari txartel bat jarri diote lanean aritu direnen izenekin eta baita zuhaitz mota zein den adieraziz ere. Nahi badute ureztatzera joan daitezkeela ere esan diete gaztetxoei.
∞Lotura duten albisteak:
-
Ehun ume inguruk hartu dute parte Albitxurin egin duten Zuhaitz Egunean (2015-03-17)
-
Zuhaitzak landatzen aritu dira eskola umeak (2014-03-18)
- Elgoibarko ikasleek 27 zuhaitz landatu dituzte Albitxurin (2013-03-19)
- Hogei urki eta hogei gereziondo landatu dituzte ikasleek Zuhaitz Egunean (2012-03-23)
- Ikasleek 40 zuhaitz landatu dituzte Zuhaitz Egunean (2011-03-24)
- 25 haritz gehiago ‘Zuhaitz Eguneko basorako’ (2010-03-18)
- 25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta (2009-03-17)
- 30 lizar landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Egunean (2008-03-13)