Haritzak, urkiak, gorostiak eta lizarrak landatu dituzte ikasleek, Elgoibarko Udalaren lantaldeko langileen laguntzarekin. Guztira 30 zuhaitz.
Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek hartu dute parte gaurko Zuhaitz Egunean. Udaleko Ingurumen Sailak orain dela ia hogeita bost urte martxan jarri zuen ekimen hau.
Antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, 2018ko Zuhaitz Egunean parte hartu dutenek jarraipena emango diote, beste ikasle batzuek, aurreko ikasturteetan, bertako baso bat sortzeko abian jarri zuten lanari. Hona Udalak bidalitako argazkiak.