Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako urkiak, lizarrak eta gorostiak landatu dituzte, Udal Brigadako langileek lagunduta, Urruzunon, Albitzuriren magalean. Guztira 30 bat zuhaitz landatu dituzte. Hala, 2017ko Zuhaitz Egunean parte hartuko duten ikasleek jarraipena eman diete aurreko ikasturteetan beste ikasle batzuek, baso bat sortzeko abiatutako lanari.