Sutea piztu da Kalamua kaleko etxebizitza batean

Barren.eus 2021ko api. 22a, 11:48

Sutea piztu da Urazandin, kalamua kaleko 21. portaleko etxebizitza batean. Udaltzainak eta suhiltzaileak berehala gerturatu dira, baina su hartu duen etxebizitzako bizilagunaren senide batek itzali berri du sua, su-itzalgailuarekin.

Larritasun handiko uneak bizi izan dira Urazandi auzoko kalamua kalean, gaur eguerdian, 12:15 inguruan. Sua piztu da 21. atariko etxenbizitza batean, balkoian dirudienez, eta inguruko bizilagunak kalera irtenarazi dituzte udaltzainek. Suak indarra hartu du balkoian baina zorionez asko apaltzea lortu du sua hartu duen etxebizitzako bizilagunaren senide batek, su hitzalgailu bat erabilita. Itzalgailuko edukia ahitu zaionean beste bat eramateko eskatzen zien balkoitik behean zeuden lagunei, artean suhiltzaileak ailegatu gabe baitzeuden. Pareko garajeetako batetik saiatu dira auzokoak mangerarekin sua zegoen pareraino ura hurbiltzen, baina laburregia zen, eta antzua izan da ahalegina. Gero suhiltzaileak iritsi dira eta oraindik gelditzen ziren su apurra itzali dute.

Informazio gehiago jakin ahala, jakinaraziko dizuegu.

Inguru honetan, goraxeago dagoen Urazandi kaleko 30. zenbakian ere izan zen sute bat 2016an.

2021 04 22 sua Urazandin

2021 04 22 sutea kalamua kalea elgoibar 1

2021 04 22 Urazandin balkoian sua

2021 04 22 sutea kalamua kalea elgoibar barren suitzalgailuaz

2021 04 22 sutea kalamua kalea elgoibar suhiltzaileak

∞Lotura duten albisteak: