Sua piztu da San Frantzisko kaleko etxebizitza batean

Barren.eus 2020ko abe. 21a, 15:34

San Frantzisko kaleko 23. zenbakiko lehen pisuan piztu da sua, eta eraikin osoko bizilagunak atera behar izan dituzte etxetik.

Sua piztu den etxeko bizilaguna, adinekoa, etxetik kanpora zegoen une horretan. 15:00ak inguruan sartu dira suhiltzaileak etxera. Jende dexente batu da ikusmiran King-kong inguruan eta Urazandiko zubian eta sukaldeko galdarak egin dituen eztanden lekuko izan dira horiek. Sukaldeko leihoa irekita zegoen eta ibai aldetik etxera sartzen zen haizeak indarra ematen zion suari. Tximiniatik ere ke asko irteten zen. Bizilagun asko arrapaladan irten behar izan dira kalera, soinean jantzita zeramatzaten etxeko arropekin.

2020 12 21 sutea san frantzisko Elgoibar barren

 

2020 12 21 sutea san frantzisko suhiltzaile moztuta

2020 12 21 sutea san frantzisko Elgoibar barren 2

Lotura duten albisteak: