Barrura sartzea lortu dute eta sutan zegoen egurrezko kaxa batetik zetorrela kea ikusi dute. Hautsezko su-itzalgailua erabiliz saiatu dira sua itzaltzen, baina hiru itzalgailu hustu dituzten arren, ez dute amatatzerik lortu. Ordurako abisua emana zieten suhiltzaileei, eta Eibarko suhiltzaile etxetik etorri diren suhiltzaileek itzali dute sua, sutan zegoen kaxa kanpoaldera aterata. Su txikia izan arren, ketza handia atera du, ez baitzuen nondik irten. Zazpi bat enpresa txiki daude eraikinaren zati horretan, mekanizazio lantegiak gehienak. Laneko irteera orduan izatea zortea izan dela zioten langileek, suak gehiegizko indarra hartu aurretik konturatu baitira