Sua piztu zenetik hiru egun pasa diren arren, sua berpizteko arriskua bizirik dago oraindik. Suak kiskali zuen eraikinetik kea irteten ikusi dute eta suhiltzaileei deitu diete. Suak kiskali zuen etxebizitzara igo dira Eibartik etorri diren suhiltzaileak, eta egoera aztertu ostean, urarekin bustitzea erabaki dute, egon litezkeen garrak guztiz itzaltzeko. 12:00ak inguruan etorri dira bi kamioi eta erretako etxearen azken solairuan eta teilatuan bota dute ura bereziki.
Eraikineko hiru etxebizitza hondatuta daude eta aldameneko portaletakoetan ere izan zuen eraginik suteak eta hau itzaltzeko erabilitako baliabideek.
∞Lotura duten albisteak: