8.00ak aldera piztu da sua eta arrisku uneak bizi izan dira, Errosario kalekoak eraikin zaharrak direlako asko eta elkarrengandik oso hurbil daudelako. Badaezpadako neurri gisa, eraikin bereko etxebizitzak eta baita Gorostiza dendara arteko guztiak ere hustuarazi egin dituzte.
Sua etxeko logela batean piztu dela esan dio BARRENi bertako bizilagunetako batek eta familia bereko hiru lagun zeudela barruan. Eraikineko bizilagun batek eta kaletik gerturatutako beste batek atera dituzte eta beraiek eta inguruko beste bizilagunek utzi behar izan dituzte etxeak. Dena dela, hustuketa garaiz egin dutenez ez da zauriturik izan.
Eibar, Azpeitia eta Oñatiko suhiltzaileak aritu dira lanean, zortzi kamioi eta lau ibilgailu arin. Eraikineko hiru etxebizitzak hondatuta daude eta aldameneko portaletakoetan ere izan du eraginik suteak eta hau itzaltzeko erabilitako baliabideek. Udaletik jakinarazi dutenez kaltetuei babesa eskainiko diete eta etxerik gabe gelditu eta nora joan ez dutenekin jarriko dira harremanetan. Izan ere, teknikariak azterketa egin eta kalteak baloratu bitartean ezingo dira eraikin horietako bizilagunak beren etxeetara sartu.
Era berean, segurtasun arrazoiengatik, Errosario kalea moztuta egongo dela astelehenera arte jakinarazi du Elgoibarko Udalak.
∞Lotura duten albisteak:
- Gizonezko bat erreskatatu dute suhiltzaileek San Roke auzoan sutan zegoen etxebizitza batetik (2017-11-23)
- Sutea piztu da Carrocerias Strada enpresan (2017-02-13)
- Sutea izan da Urazandi kaleko etxebizitza batean (2016-10-13)
- San Roke kalean aparkatuta zeuden bi kotxe erre dira goizaldean (2016-06-02)
- Suak bi hektareako lursaila erre zuen Uparitzaga baserri ondoan (2016-05-05)
- Dagoeneko kontrolpean da Meka Albitzuriko ikasleak irtenarazi dituen sua (2015-04-13)
- Ertzil baserria erre da, Urruzuno bailaran (2015-02-13)
- Auto batek su hartu Bernardo Ezenarro kalean (2013-09-26)
- Auto bat eta furgoneta bat kiskali dira goizaldean Plaza Txikian (2011-10-06)
- Etxe batek sua hartu du San Frantzisko kalean (2010-03-14)
- Biltegi bat kiskali da Olaso industrialdean (2008-02-26)