Sua piztu da Urnobitzarako inguruan, zehazki Ekaitz mendian. Arratsaldeko laurak aldera hartu du indarra suak, eta orduz geroztik bertan dira lanean Arrateko (EIbar) eta Urolako parkeetako (Azpeitia) suhiltzaileak, bai eta GIpuzkoako basozainen elkartekoak ere, lanak zuzentzen.
Haizeak gogor jotzen du, baina, eta horrek zaildu egiten du suhiltzaileen lana. Azken berrien arabera, baina, sua nahikoa inguratuta dute. Sua piztu den inguruan txabola txiki bakarren bat badago, baina etxerik ez gertuan. Informazio gehiago izan ahala, jakinaraziko dugu.