Abenduaren 2tik 18ra arte bozkatu daiteke Eguberrietako erakusleiho lehiaketan

Barren.eus 2022ko abe. 1a, 15:22

Abenduaren 2tik 18ra arte izango da aurtengo Eguberrietako Erakusleihoen lehiaketa. Guztira 21 saltokik hartuko dute parte, eta ageri-agerikoa izango da zein diren parte hartzen ari direnak, argazkian ikus daitekeenaren antzerakoak izango baitituzte atarietan.

16 urteko herritar orok bozkatu dezake dendarik gustukoena, bai aurrez aurre edo elgoibar.eus webgunearen bitartez. 21 saltokik eman dute izena 2022ko Elgoibarko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren 3. edizioan parte hartzeko. Parte hartzen duten guztien artean 50 euroko erosketa bonoa zozketatuko dute, aurtengo edizioan parte hartu duten denda horietan gastatzeko.

 • 650 euro saritan
Hiru sari egongo dira jokoan: 

  • Lehenengo saria: 300 €-ko erosketa-txekea Gabonetako erakusleihoen Lehiaketaren III. Edizioan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko.
  • Bigarren saria: 200 €-ko erosketa-txekea Gabonetako erakusleihoen Lehiaketaren III. Edizioan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko.
  • Herri-epaimahaiak emandako saria: 100 €-ko erosketa-txekea Gabonetako erakusleihoen Lehiaketaren III. Edizioan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko.
  • Parte hartzen duten herritarren artean zotz egiteko saria: 50 €-ko erosketa-txekea Gabonetako erakusleihoen Lehiaketaren III. Edizioan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko.


 • Epaimahaia
Epaimahaia 2022ko abenduaren 12tik 16ra pasako da parte hartuko duten establezimendu guztietatik, parte hartuko duten erakusleihoak ebaluatzeko. Sariak banatzeko ekitaldia 2022ko abenduaren 21ean izango da eguerdiko 13:15ean. Honakoa izango da epaimahaia:

  • Olatz Oñederra Etxeberria Original: Komunikazio Grafiko enpresatik.
  • Mireia Uncetabarrenechea Aranegui eta Cristina Bragado Romaratezabala: Nuvan enpresatik.
  • Unai San Martin Lopez: Italiar arropa marka ospetsu baten erakusleiho-apaintzailea.

 • Saltoki parte-hartzaileak

  • Joyería Aramburu 
  • Idama
  • Leire
  • N1 en zapatillas
  • Estudio Genma
  • Garbiñe Estetika
  • Pitxintxu
  • Astigarraga Gys Sport
  • Cristina Garcia
  • Ecenarro
  • Karkizano
  • Iriondo kirolak
  • Doña Mercedes
  • Pastelería Degustación Doña Mercedes
  • Modas Iria
  • Kima Bioestetika
  • Agurtzane Ileapaindegia
  • Farmazabal
  • Panaderia Eizaguirre
  • Surya belardenda
  • Modas Ferpi

2022 12 01 erakusleiho lehia gabonak elgoibar barren izagirre

2022 12 01 erakusleiho lehia gabonak elgoibar barren 1

2022 12 01 erakusleiho lehia gabonak elgoibar barren karki

∞Lotura duten albisteak: