21 saltokik hartuko dute parte Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan, iaz baino zortzi gehiagok

Barren.eus 2022ko urr. 27a, 14:48

21 saltokik eman dute izena 2022ko Elgoibarko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan parte hartzeko.

Elgoibarko Udalak antolatzen duen lehiaketa honen lehen edizioan 30 saltokik eman zuten izena, hamahiru izan ziren iaz eta 21ek hartuko dute parte hirugarren ekitaldi honetan.

Azaroaren 27rako apainduta eduki beharko dituzte Eguberietarako erakusleiho guztiak, eta herritarrek abenduaren 2tik 18ra bozkatu ahal izango dute euren erakuslehio gogokoena, www.elgoibar.eus webgunean.
Eguberriak girotzeaz gainera, herritarren eta merkataritzaren arteko elkarreragina lortu nahi dutela azaldu dute lehiaketaren sustatzaileek, hartara, "herriko saltokiak ikusgarriagoak izateko, eta bidenabar, herriko ekonomiari laguntzeko".

 • 600 euro saritan
2022ko Elgoibarko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan hiru sari egongo dira jokoan:

  • Lehenengo saria: 300 euroko erosketa-txekea Gabonetako erakusleihoen Lehiaketaren III. Edizioan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko.
  • Bigarren saria: 200 euroko erosketa-txekea Gabonetako erakusleihoen Lehiaketaren III. Edizioan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko.
  • Herri-epaimahaiak emandako saria: 100 euroko erosketa-txekea Gabonetako erakusleihoen Lehiaketaren III. Edizioan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko.

Botoa emanez parte hartzen duten herritarren artean ere zozkatuko dute sari bat: 50 euroko erosketa-bonoa lehiaketan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko. Epaimahaia 2022ko abenduaren 12tik 16ra pasako da parte hartuko duten establezimendu guztietatik, parte hartuko duten erakusleihoak ebaluatzeko. Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 21ean egingo dute.

Aurreko edizioan hiru komertzio saritu zituzten: Epaimahai teknikoak emandako sariak Eizaguirre okindegia eta ‘Ortopedia Sarasketa’ saltokientzat izan ziren, eta herri-epaimahaiak emandako saria ‘Noa’ ileapaindegiarentzat.

Honako hauek dira hirugarren ekitaldian parte hartuko duten saltokiak:

  1. Joyería Aramburu
  2. Idama
  3. Leire
  4. N1 en zapatillas
  5. Estudio Gemma
  6. Garbiñe Estetika
  7. Pitxintxu
  8. Astigarraga Gys Sport
  9. Crsitina Garcia
  10. Ecenarro
  11. Karkizano
  12. Iriondo kirolak
  13. Doña Mercedes
  14. Pastelería Degustación Doña Mercedes
  15. Modas Iria
  16. Kima Bioesteika
  17. Agurtzane Ileapaindegia
  18. Farmazabal
  19. Panaderia Eizaguirre
  20. Sorya belardenda
  21. Modas Ferpi

 

∞Lotura duten albisteak: