Merkataritzako eta zerbitzuetako establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute, zein sektoretan diharduten kontuan izan gabe, baldin eta gabonetako dekorazioa erakusteko ageriko erakusleihoren bat baldin badute. Parte hartzen duten erakusleihoak azaroaren 27rako prest egon beharko dira, eta dekorazioa ezin izango dute aldatu 2023ko urtarrilaren 6ra arte. Herritarrek abenduaren 2tik 18ra arteko epea izango dute bozkatzeko. Izena emateko Herritarren Arreta Bulegora jo daiteke, edo www.elgoibar.eus webgunearen bidez ere egin daiteke.
Hiru sari banatuko dituzte: Irabazleak 300 euroko erosketa bonua jasoko du lehiaketan parte hartu duten establezimenduetan gastatzeko. Bigarren saria 200 eurokoa izango da, eta herritarren boto gehien jasotzen dituen eskaparatearen jabeak 100 euroko bonoa jasoko du. Bozketan parte hartzen duten herritarren artean 50 euroko erosketa bonoa zozketatuko dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Hiru komertzio saritu dituzte Erakusleihoen Gabonetako lehiaketan (2022-01-11)
- 14 komertzio, eskaparate lehiaketan (2022-01-04)
- ‘Ortosarasketa’ eta ‘Noa’ gailendu dira Gabonetako estreinako erakusleiho lehiaketan (2021-01-26)
- Erakusleihoen Gabonetako lehiaketa antolatu du Udalak, erosketak sustatzeko eta kaleak animatzeko (2020-11-18)