Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketaren lehenengo edizioa jarri zuen martxan Elgoibarko Udalak, herriko saltokietako kontsumoa sustatu eta Gabonetan zehar kaleak animatzeko asmoz. Guztira 30 saltokik hartu dute parte. Epaimahai teknikoak zein herritarrak aukeratu dituzte irabazleak.
Epaimahai teknikoak emandako sariak:
- Lehenengo saria: Ortosarasketa. Saria: 300 euroko erosketa-txekea Txankakuko saltokietan trukatzeko.
- Bigarren saria: Noa ileapaindegia. Saria: 200 euroko erosketa-txekea Txankakuako saltokietan trukatzeko.
Herritarrek euren botoekin emandako saria, berriz, Noa ileapaindegiak eskuratu du. 100 euroko erosketa-txekea Txankakuako saltokietan trukatzeko. Guztira 499 herritarrek eman dute botoa, eta horien artean zozketatu dute 50 euroko beste erosketa-txeke bat. Maria Arrate Armendia Larrañaga izan da zozketako sariduna.
Udalak ekimenaren balorazio “oso positiboa” egin du: “Egoerak egoera, ekimen honen bidez hurbileko saltokietako kontsumoa sustatu eta Gabonetan zehar kaleak animatu nahi izan ditugu, negozioetako erakusleihoetan Gabonetako dekorazioa jarrita. Horretaz gain, herritarren eta merkataritzaren arteko elkarreragina lortu nahi izan da, hartara, herriko saltokiak ikusgarriagoak izateko, eta bidenabar, herriko ekonomiari laguntzeko”.
∞Lotura duten albisteak:
- Erakusleihoen Gabonetako lehiaketa antolatu du Udalak, erosketak sustatzeko eta kaleak animatzeko (2020-11-18)