Epaimahai teknikoak emandako sariak Eizaguirre okindegia eta ‘Ortopedia Sarasketa’ saltokientzat izan dira eta herri-epaimahaiak emandako saria ‘Noa’ ileapaindegiarentzat. Hala, Sarasketak eta Noak bigarrengoz jaso dute saria, iaz, estreinako edizioan ere saritu zituztelako. Nabarmendu behar da, aurten iaz baino saltoki gutxiagok hartu dutela parte, 30 izan ziren lehen edizioan eta hamalau izan dira bigarrengoan.
Udalak argidun gortina bat banatu zien lehiaketan parte hartu duten establezimenduei Egunberrien atarian, eta urtarrilaren 6ra arte eduki dute eskaparatean, eguberrietako apaingarriekin. 16 urtetik gorako herritarrek aukeratuko dute gustukoena euren botoen bidez, eta parte hartzen duten guztien artean 50 euroko erosketa bonoa zozkatu du Udalak, Txankakua Merkatari Elkarteko saltokietan gastatzeko. Maria Inmaculada Varas Dobarro suertatu da garaile. Guztira 280 herritarrek hartu dute parte.
Inmaculada Varas Dobarro suertatu da garaile. Guztira 280 herritarrek hartu dute parte.
Udalak ekimenaren balorazio “oso positiboa” egin du: “Egoerak egoera, ekimen honen bidez hurbileko saltokietako kontsumoa sustatu eta Gabonetan zehar kaleak animatu nahi izan ditugu, negozioetako erakusleihoetan Gabonetako dekorazioa jarrita. Horretaz gain, herritarren eta merkataritzaren arteko elkarreragina lortu nahi izan da, hartara, herriko saltokiak ikusgarriagoak izateko, eta bidenabar, herriko ekonomiari laguntzeko”.
Sarituak eta sariak:
- Lehenengo saria: PANADERIA EIZAGUIRRE. Saria: 300 €-ko erosketa-txekea Txankakuan inskribatutako saltokietan trukatzeko.
- Bigarren saria: ORTOPEDIA SARASKETA. Saria: 200 €-ko erosketa-txekea Txankakuan inskribatutako saltokietan trukatzeko.
- Herri-epaimahaiak emandako saria: NOA. Saria: 100 €-ko erosketa-txekea Txankakuan inskribatutako saltokietan trukatzeko.
∞Lotura duten albisteak: