Udaletik gogora ekarri dutenez, ekainaren hasieran eten egin behar izan zituzten baseliza birgaitzeko lanak, teilak kendu zituztenean bestelako kalte batzuk ere agertu zirela-eta. Berritze lanetan aldaketak eta atzerapenak eragin zituen aurkikuntza hark, baina dagoeneko bukatu dituzte egitea aurreikusita zituzten lanak.
Egurki Eraikuntzak S.L. enpresak gauzatu ditu baseliza berritzeko lanak, eta 137.927,04 euroko aurrekontua izan dute lanotarako.
Lotura duten albisteak:
- Santa Ana konpontzeko lanak zaildu egin dira eta litekeena da santanetarako ez amaitzea (2024-06-03)
- Santa Ana baselizak ez duela kalte larririk ondorioztatu du Ondare Historiko-Artistikoko arkitektoak (2024-02-08)
- Santa Ana ermita birgaitzeko asmoz Udalak deitutako batzarrak ikusmina sortu du Mendaron (2023-11-16)
- Begi guztiak Santa Anan jarrita (2023-11-11)