Lasterketa bero handiarekin jokatu duten arren, 27 graduko tenperaturarekin, denbora oso onak egin dituzte lehen sailkatuek. Probako irabazle Mikel Gurrutxaga Barruetabeñak (Elgoibar, 1996), 17 minutu eta 38 segundoan osatu du proba, hortaz, Iñigo Larizek 2016an ezarri zuen errekorretik (17:34) lau segundura geratu da. Gurrutxagak duela bi urte ere irabazi zuen Nahaste Borraste proba, 17:52ko denborarekin. Iaz ez zuen parte hartu. Gaur lehia estua eduki du Hasier Muruarekin. Azken honek alde polita atera die jarraitzaileei bizikletako zatian, eta bakarrik ailegatu da Kalegoen plazara. Zakua hartu duenean Errosario kalean sartzen suma zitekeen Gurrutxaga. 25 kiloko zakuarekin, baina, aldea jan dio Gurrutxagak Muruari eta korrikako proban aldea atera dio. Irabazlearengandik 17 segundora helmugaratu da Murua. Ion Irazabal sailkatu da hirugarren postuan (18;56), Iker Etxeberria laugarrengoan (19:19) eta Jon Dominguez bosgarrengoan (19:25).
Emakumezkoetan ezusteko atsegina izan da irteera marran, hiru lagun agertu baitira, Kimetz elkartekoek emakumeak parte hartzera animatzeko egin duten deiari erantzunez. Nagore Urtado izan da hiruretan azkarrena, eta berak irabazi du proba bere lehen parte hartzean. Ainhoa Uriartek egin du bigarren eta Amaia Jauregik hirugarren.
SAILKAPENAK:
- Mikel Gurrutxaga Barruetebeña (Gizonezko Orokorra) 17:38.1
- Hasier Murua Perez (Gizonezko Orokorra) 17:55.4
- Ion Irazabal Garciandia (Gizonezko Orokorra) 18:56.5
- Iker Etxeberria Fulgencio (Gizonezko Orokorra) 19:19.1
- Jon Dominguez Cid (Gizonezko Gazteak) 19:25.4
- Iñigo Iturbe Ortiz de Zarate (Gizonezko Orokorra) 19:42.0
- Jokin Madina (Gizonezko Orokorra) 19:51.8
- Markel Amutxastegi Yarza (Gizonezko Gazteak) 19:56.8
- Eneko Barruetabena Villena (Gizonezko Orokorra) 20:39.1
- Haritz Arribillaga (Gizonezko Orokorra) 20:43.2
- Ander Arambarri Rumayor (Gizonezko Orokorra) 20:47.3
- Iker Beristain Astigarraga (Gizonezko Gazteak) 20:53.0
- Aimar Elizburu Vela (Gizonezko Gazteak) 20:53.8
- Juanan Martin Leiva (Gizonezko Orokorra) 20:57.6
- Halef Marques Duarte (Gizonezko Orokorra) 21:08.5
- Asier Etxeberria Fulgencio (Gizonezko Gazteak) 21:10.6
- Aitor Aranzamendi Iriondo (Gizonezko Orokorra) 21:17.1
- Asier Izagirre Egaña (Gizonezko Orokorra) 21:19.1
- Asier Basurto Albizu (Gizonezko Orokorra) 21:20.5
- Josu Agirregomezkorta Agote (Gizonezko Orokorra) 21:22.3
- Jabi Fernandez de La Lama (Gizonezko Orokorra) 21:42.7
- Jon Ansola Arizmendiarrieta (Gizonezko Orokorra) 22:03.6
- Jon Urruzola Pagazartundua (Gizonezko Orokorra) 22:18.1
- Iker Casado Gorosabel (Gizonezko Orokorra) 22:29.0
- Jon Beristain Astigarraga (Gizonezko Orokorra) 22:29.4
- Imanol Alvarez Arriola (Gizonezko Orokorra) 22:33.6
- Issbel Diaz (Gizonezko Orokorra) 23:05.6
- Andoni Bilbao Irazabalbeitia (Gizonezko Orokorra) 23:06.9
- Beñat Bollar Mujika (Gizonezko Orokorra) 23:07.6
- Igor Loidi Etxaniz (Gizonezko Orokorra) 23:07.9
- Angel Moreno Fernandez (Gizonezko Gazteak) 23:45.8
- Aitor Romera Irizar (Gizonezko Orokorra) 24:16.8
- Arkaitz Irureta Arrieta (Gizonezko Orokorra) 24:17.5
- Nagore Hurtado (Emakumezko Orokorra) 24:54.1
- Iker Gonzalez Castaño (Gizonezko Gazteak) 25:02.5
- Antxon de la Arada Kortazar (Gizonezko Orokorra) 25:22.5
- Ainhoa Uriarte Gil (Emakumezko Orokorra) 25:30.7
- Mikel Garate Salegi (Gizonezko Orokorra) 25:58.0
- Amaia Jauregi Barrutia (Emakumezko Orokorra) 26:02.5
∞Azken urteetako irabazleak:
- 2025eko Nahaste Borraste (Mikel Gurrutxaga eta Nagore Urtado)
- 2024ko Nahaste Borraste (Iker Beristain eta Ainhoa Lendinez)
- 2023ko Nahaste Borraste (Mikel Gurrutxaga eta Ainhoa Lendinez)
- 2022ko Nahaste Borraste (Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez)
- 2019ko Nahaste Borraste (Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez)
- 2018ko Nahaste Borraste (Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez)
- 2017ko Nahaste Borraste (Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez)
- 2016ko Nahaste Borraste (Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez)
- 2015eko Nahaste Borraste (Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez)
- 2014ko Nahaste Borraste (Jorge Gonzalez eta Ainhoa Lendinez)
- 2013ko Nahaste Borraste (Jose Antonio Ruiz eta Ainhoa Lendinez)
- 2012ko Nahaste Borraste (Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez)
- 2011ko Nahaste Borraste (Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez)
- 2010eko Nahaste Borraste (Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez)
- 2009ko Nahaste Borraste (David Conde)
- 2008ko Nahaste Borraste (Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez)
- 2007ko Nahaste Borraste (Jose Antonio Ruiz eta Ainhoa Lendinez)
- 2006ko Nahaste Borraste (David Conde eta Amaia Revert)