BIDEOA: 2023ko Nahaste Borraste kirol probaren laburpen-bideoa eta irabazleen adierazpenak

Barren.eus 2023ko uzt. 2a, 20:35

Nahaste Borraste kirol probaren 37. ekitaldia jokatu zuten bariku arratsaldean Elgoibarko kaleetan, eta 42 lagunek hartu zuten parte.

Gizonezkoetan Mikel Gurrutxaga Barruetabeña (Elgoibar, 1996) izan zen azkarrena. Hirugarren parte hartzean lortu du Gurrutxagak garaipena. Orain arte futbolean aritu izan da, eta futbolari esker Finlandia, Estonia edo Lituania moduko herrialdeetako liga txapelketak ezagutzeko aukera izan du azken urteetan. Futbola laga du aurten, eta hala, bere beste pasioa den triatloiari denbora gehiago eskaintzeko aukera izan du.

Ainhoa Lendinez Garatek, berriz, Nahaste Borrasten lortu duen hamaseigarren garaipena lortu zuen. Ekitaldi askotan emakumezko parte hartzaile bakarra izan den arren, bere ahizpa Nerea ere animatu zen aurtengoan parte hartzera. Gai honen inguruan galde egin diogu Lendinezi, alegia, zein uste duen dela emakume gehiagok ez parte hartzeko arrazoia. Probaren laburpen-bideoan ikus-entzun ditzakezue irabazleen adierazpenak.

 

 

∞Azken urteetako irabazleak: