Beristain anaiak izan dira azkarrenak Nahaste Borrasten

Barren 2024ko eka. 28a, 21:23

Gazteak indarrean datoz eta belaunaldi aldaketa eta odol berritzea ematen ari da Nahaste Borraste kirol proban ere. Tamalez, aldaketarik gabe jarraitzen duena emakumeen parte hartze kopurua da.

Iazko proban elkarrekin helmugaratu ziren Iker eta Jon Beristain Astigarraga anaiak, hirugarren eta laugarren postuetan; eta, aurtengoan erakustaldia eman dute. Lasterketaren zati handi bat elkarrekin egin eta gero, 20 urteko Ikerrek gurutzatu du helmuga lehen postuan, 18 minutu eta 33 segundoko denbora eginda. Zortzi segundora iritsi da anaia zaharrena, 24 urteko Jon. Aurreko asteburuan La Roita Erronkan lehiatu zen Ioritz Leiaristik osatu du podiuma. Irabazleagandik 20 segundora ailegatu da helmugara. Erronkan aurkari izan zuen Iker Odria ere aurreneko postuetan sailkatu da, seigarrengoan. Iraitz Ferreira eta saltakako proban lagun ugari aurreratu dituen Iñigo Iturbe sartu dira Odriaren aurretik.
39 lagunek hartu dute parte probaren 38. ekitaldian, tartean emakume bakarrak, Ainhoa Lendinezek. 21 minutu eta 24 segundoan osatu du proba. Hamazazpigarren garaipena du. Beteranoetan Alberto Zelaia izan da onena eta Gazteentzako Saria probako garaile Iker Beristainentzat izan da. 

Ohi den moduan, barikua izanda, lagun mordoak jarraitu dute lasterketa berezia kaleetan, eta ez da animorik falta izan parte hartzaileentzat. Kirolariek eskertu dituzte herritarren txaloak. Iñigo Mugerzak iaz Errosario kalearen amaieran egin zuen itzulipurdia errepikatuz eskertu ditu jasotako animoak.

 

Bizikletan aurrena iritsi eta gero, zakua bizkarrean kale erdiko tartea atera dio Iker Beristainek Jon anaiari.

∞Azken urteetako irabazleak:

Erlazionatuak