Elgoibartarren emaitzak 2025eko Mugertza krosean

Barren 2025ko urt. 8a, 17:22

Aurreko urteetan baino ordezkaritza txikiagoa izan dute aurten etxeko atletek Mugertza krosean. Animo gehien jaso zituztenetakoak izan ziren antxitxikari elgoibartarrak.

Mintxeta Atletismo Taldeko hamabi antxitxikari lehiatu ziren Mugertza krosaren 81. edizioan (iaz hamasei izan ziren). Eta, horiez gain, Anwar El Hassounik ere hartu zuen parte, S.D. Eibar taldea ordezkatuz, 20 urtez azpikoen proban.
Gizonezkoen proba nagusian izan zen ordezkaritza zabalena, bost lasterkarik hartu baitzuten parte. Meritu handiko 35. postuan sailkatu zen Mikel Agirrebeña eta 78. postuan Mikel Gurrutxaga. Gainerako hirurek, Jon Dominguezek, Markel Amutxastegik eta Roberto Gonzalezek, ezin izan zuten proba bukatu, lehen sailkatuek atzetik harrapatu zituztelako.

Hona atleta elgoibartarren emaitzak, adin tarteka:

12 urtez azpiko neskak

  • 23. postua Ane Plaza (06:20)

14 urtez azpiko neskak

  • 12. postua Maialen Del Sol Gurrutxaga (10:18)

14 urtez azpiko mutilak

  • 40. postua Unax Santos Otegi (10:22)
  • 43. postua Ibai Elorza Toledo (11:04)

16 urtez azpiko mutilak

  • 34. postua Andde Elizburu Azpiazu (12:30)

20 urtez azpiko gizonak

  • 49. postua Eneko Etxaniz Irureta (21:43)
  • 51. postua Anwar El Hassouni Benaissa (21:51)

Senior gizonezkoak

  • 35. postua Mikel Agirrebeña Iturbe (34:48)
  • 78. postua Mikel Gurrutxaga Barruetabeña (39:25)
  • Jon Dominguez (ez zuen proba bukatu)
  • Markel Amutxastegi (ez zuen proba bukatu)
  • Roberto Gonzalez (ez zuen proba bukatu)

Antxitxikari elgoibartarrak, irudietan:

∞Lotura duten albisteak: