Antxitxikari elgoibartarren emaitzak 2024ko Mugertza krosean

Barren.eus 2024ko urt. 8a, 20:56

Mintxeta Atletismo Taldeko hamasei kidek hartu zuten parte Mugertza Krosaren 80.ekitaldian, eta horiez gainera beste talde batzuetan lehiatzen diren bi elgoibartarrek ere hartu zuten parte nazioarteko lasterketan.

Elgoibartarrez eta soraluzarrez osatutako hamasei laguneko taldea aurkeztu zuen Mintxeta Atletismo Taldeak Mugertza krosera, iaz baino kopuru txikixeagoa. Horietako bi gizonezkoen lasterketa nagusian lehiatu ziren, Mikel Gurrutxaga eta Igor Torres. Gurrutxagak 66. postuan bukatu zuen proba, eta ohikoa den moduan lehen sailkatuek atzetik ez harrapatu izana ospatu zuen azkenaurreko itzulian helmuga marratik pasa zenean, ikusleen txalo artean. Igor Torresek lortu izan du beste urte batzuetan balentria bera, baina afrikarrek atzetik harrapatu eta proba bertan behera lagatzera behartu zuten, kroseko araua betez. Era berean, Durangoko Bidezabal taldearen elastikoarekin saltaka egin zuen Asier Arenalek ere ezin izan zuen proba bukatu, lehen sailkatuek atzetik harrapatu zutelako. Super Amara Bat taldea ordezkatuz antxitxika egin zuen Mikel Agirrebeñak lasaitasun gehiagorekin amaitu ahal izan zuen proba, eta 41. postuan sailkatu zen, 36:38ko denbora eginda. Hala, iaz lortutako postua eta denbora ondu zituen (46. postuan sailkatu zen, 39:55eko denbora eginda. Guztira 84 lagunek lortu zuten senior gizonezkoen proba amaitzea, eta 26k laga behar izan zuten lehen sailkatuek atzetik harrapatu zituztelako.

Hona atleta elgoibartarren emaitzak, adin tarteka:

12 urtez azpiko neskak

  • Sara Gallastegi Loyola (ez zuen proba bukatu)

12 urtez azpiko mutilak

  • 31. postua Unax Otegi Santos 09:13

14 urtez azpiko neskak

  • 29. postua Lide Sodupe Ostolaza (10:51)
  • 36. postua Maialen Del Sol Gurrutxaga (11:01)
  • 67. postua Garazi Astorkia Ansola (12:08)
  • 70. postua Jone Zubiaurre Unamuno (12:12)
  • 76. postua Naia Rodriguez Aonso (13:15)
  • 78. postua Irati Calles Agirre (13:21)

14 urtez azpiko mutilak

  • 26. postua Andde Elizburu Azpiazu (10:15)
  • 48. postua Ibai Elorza Toledo (12:11)

18 urtez azpiko emakumeak

  • 58. postua Maite Gurrutxaga Osoro (18:51)

20 urtez azpiko gizonezkoak

  • 46. postua Anwar El Hassouni Benaissa (21:11)
  • 62. postua Jon Dominguez Cid (23:09)
  • 64. postua Markel Amutxastegi Yarza (23:17)

Senior gizonezkoak

  • 41. postua Mikel Agirrebeña Iturbe (36:28)
  • 66. postua Mikel Gurrutxaga Barruetabeña (38:23)
  • Asier Arenal Bilbao (Ez zuen proba bukatu)
  • Igor Torres Castilla (Ez zuen proba bukatu)

2024 01 07 mugertza krosa 80 mintxeta at hasieran BARREN

2024 01 07 mugertza krosa 80 mintxeta at unax

2024 01 07 mugertza krosa 80 mintxeta at 14 azp BARREN

2024 01 07 mugertza krosa 80 mintxeta at andde

2024 01 07 mugertza krosa 80 mintxeta at maitegurrutxaga BARREN

2024 01 07 mugertza krosa 80 mintxeta at ANWAR BARREN

2024 01 07 mugertza krosa 80 mintxeta at 20azpi

2024 01 07 mugertza krosa 80 mintxeta at joserracabrera

2024 01 07 mugertza krosa 80 mintxeta at mikel agirrebena

2024 01 07 mugertza krosa 80 mintxeta at mikel agirrebena eskuakemanda BARREN