81. Mugertza krosa, argazkietan

Barren 2025ko urt. 5a, 21:04

Jende ugari batu da Mintxetan munduko kros saltakari onenak bertatik bertara ikustera.

Aurten ez da azken urteetako euririk eta lokatzarik egon Mintxetako zirkuituan, baina haizearen beldur ziren antolatzaileak, abisu horia emanda baitzegoen haize bolada indartsuegatik. Hori dela-eta, hainbat elementu ez jartzea erabaki dute, helmuga marrako arkua edo podium txikiagoa kasu. Halere, lehen orduan haize pixka bat egon den arren, baretzera egin du eta haizea ez da oztopo izan atletismo festaz gozatzeko. Harmailak jendez gainezka egon dira eta igerilekuen bueltako bedeguneetan ere zaletu ugari batu dira.

Kirol lehiari dagokionez Chebet eta Aregawi izan dira azkarrenak lasterketa nagusietan.