Elgoibarko Udalak aukeratu du 2022ko sanbartolomeetako egitaraua irekiko duen azala: 'Guztion festa' izeneko kartela aukeratu du epaimahaiak, Jaume Gubianas Escudék eginikoa. Aurtengo ediziora 20 kartel aurkeztu dituzte, 2020an baino lau gehiago, hain zuzen ere. Gubianasek 800 euroko saria eskuratu du.
Haurren marrazki lehiaketako irabazleak, berriz, hauek izan dira:
• Nahia Baskaran Beristain (14 urte): Berriz ere
• Lea Lazarobaster Heras (12 urte): Kalean korrika
• Yera Elizburu Hernandez (11 urte): Aurten berriz jaiak ospatzera
• Nora Leonardo Oñederra (11 urte): Aupa Mausile
• Leire Etxaniz Bereziartua (10 urte): Baloi
• Ibon Baskaran Beristain (10 urte): Mau
Epaimahaia honakoek osatu dute aurten: Andrea Arriola, Elgoibarko Udaleko Kultura Batzordeburua; Jesus Mari Sarasua Ongarri Argazki Taldeko kidea; Encarni Migales Atabal Danborrada Elkarteko kidea; Iñaki Raigoso Kokoe Komiki Taldeko kide ohia; eta Blanca Salegi Elgoibarko Udaleko kultura teknikariak idazkari lanak egin eta akta jaso du.
Elgoibarko Udaleko kultura sailak partaide guztiei eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu izanagatik. Udalak hurrengo asteetan emango du ezagutzera San Bartolome jaietarako prestatutako programazioa.