Bedeinkapena izena jarri zion argazkiari Felix Sanchez Arrazolak (Fotorunners), Mugertza krosean lortutako garaipenagatik zeruari eskerrak ematen ageri baita argazkian Selemon Barega, Mintxetako pistan belaunikatuta.
Lau argazki lehiatu dira finalean, eta lau laguneko epaimahaiak Bedeinkapena aukeratu du onenentzat. Sari banaketa ostean pozik agertu da argazkilaria: "Niretzat ohorea da sari hau jasotzea. Niretzat eta baita Elgoibarrentzat ere", azaldu du. Zigor Diez Mintxeta Kroseko arduraduna ere pozik agertu da oso sariagatik, "hunkituta" dagoela esan du. Felix Arrazola saria jasotzen ari den argazkiarekin batera "Elgoibar munduan" zioen mezua zabaldu du sare sozialen bidez. Mugertza Krosaren 75. urteurrenari amaiera emateko modu paregabea dela aipatu du. Eta poza osoagoa izango litzateke Selemon Baregak Atleta Gazte Onenaren saria irabazi izan balu, bost hautagaietako bat baitzen antxitxikari etiopiarra. Armand Duplantis pertika-jauzilari suediarrak irabazi du saria. Berarentzako saririk eskuratu ez arren, Selemon Barega pozik dago argazkilari oñatiarrari eman dioten sariarekin, eta argazkiaren bere bertsioa ere egin du Twitterreko bere kontuan erakutsi duen moduan.
∞Lotura duten albisteak:
- Vicente Guineak irabazi du Mugertza krosari buruzko argazki lehiaketa (2018-05-03)
- Jebet eta Barega gailendu dira krosaren osagai guztiak eduki dituen 75. Mugertza krosean (2018-01-14)
- Mugertza krosaren iraganak eta orainak bat egin dute 75. urteurrena ospatzeko Galan (2018-01-12)
- Gazelen Hatsa’, krosaren historia, testigantzak eta irudia batzen dituen liburua (2018-01-11)
- Borja de Miguelek irabazi du Juan Mugertza kroseko argazki lehiaketa (2017-04-25)
- Miguel Angel Ceberio errenteriarrak irabazi du Mugertza kroseko argazki lehiaketa (2016-04-11)
-
Bigarrenari ateratako argazkiarekin lortu du lehen saria Felix Morquechok (2015-04-01)