Mintxeta Atletismo Taldeak jakinarazi duenez, 26 argazki aurkeztu dira Mugertza krosari buruzko hirugarren lehiaketara, iaz baino 12 gutxiago. Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Tantaka taberna egon dira ikusgai azken hilabeteetan, eta argazki gustukoenari botoa emateko aukera izan dute herritarrek.
Epaimahaiak Borja de Miguel Iriondok aurkeztutako argazkiari eman dio lehen saria (200 euro). Elgoibartarra den arren, Burgosen bizi da eta familiakoek hartu dute saria bere ordez. Bigarren saria (100 euro), berriz, Luis Epelde azkoitiarrak jaso du. Duela 30 urte inguru hasi zen krosera etortzen eta argazkiak ateratzen ibiltzen da azken urteetan.
Herritarren Saria Jokin Zubiaurre elgoibartarrak aurkeztutako argazkiak irabazi du. Iazko lehiaketan bigarren saria eskuratu zuen Zubiaurrek eta Herritarren Saria irabazi du aurten.
∞Lotura duten albisteak:
- Miguel Angel Ceberio errenteriarrak irabazi du Mugertza kroseko argazki lehiaketa (2016-04-11)
-
Bigarrenari ateratako argazkiarekin lortu du lehen saria Felix Morquechok (2015-04-01)