Zazpi kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, joan den astean baino hamar gutxiago

Barren.eus 2021ko ots. 26a, 13:05

Kutsatzeak baretzen ari dira Elgoibarren zein Mendaron ere. Elgoibarren zazpi kasu zenbatu dituzte astelehenetik eguenera, eta Mendaron ez dute kasurik atzeman azken zazpi egunetan.

Astelehenetik eguenera zazpi positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren (aurreko astean 17 atzeman zituzten eta 37 orain dela bi aste). Egunez egun, honakoak dira datuak: 0 eguenean, 1 eguaztenean, 2 martitzenean eta 4 astelehenean. Elgoibarko intzidentzia tasa 320,62an dago. Mendarokoa 425,53ean dago, eta azken zazpi egunetan ez baitute positiborik atzeman.

Eskualdeko datuei erreparatuta, Ermuan (268,43) bost positibo atzeman zituzten atzo, lau Soraluzen eta bi Eibarren (291,18).

Osasun Sailak emandako datuen arabera, Atzo, 7.580 test diagnostiko egin ziren, eta, 368 positiboak izan ziren. Lurraldeka: 59 Araban, 218 Bizkaian, 88 Gipuzkoan eta 3 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.

COVIDaren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 126 pertsona ZIUn daude.

∞Lotura duten albisteak: