Zazpi koronabirus kasu berru atzeman zituzten atzo Elgoibarren, asteko kopuru txikiena

Barren.eus 2021ko ots. 4a, 14:13

Elgoibarren atzo zenbatu zituzten zazpi koronabirus kasuekin, 140 dira azken 14 egunetan hauteman dituzten positiboak, eta hortaz, 1221,84koa da 100.000 biztanleko hamalau egunetako tasa (Atzo 1204,51koa zen). Elgoibarrek hamar egun daramatza eremu gorrian. Joan den eguenetik atzemandako positibo kopuru baxuena da atzokoa: 15 (urtarrilak 28) 8 (urtarrilak 29) 11 (urtarrilak 30) 16 (urtarrilak 31) 14 (otsailak 1) 11 (otsailak 2) 7 (otsailak 3).

Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 5.000 biztanletik gorako 49 udalerri daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eremu gorrian, ostalaritza itxita. Horien artetik, Oriok (1255,71) du intzidentzia-tasa altuena eta Elgoibarrek bigarrena.

Eskualdeko datuei dagokionez, Debabarrenan 15 positibo berri atzeman zituzten atzo, aurreko egunean baino zazpi gutxiago. Eibarren (545,97) hiru positibo zenbatu zituzten, beste hiru Deban (348,43) eta bana Ermuan (449,47) eta Mutrikun (263,46). 

Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzo, 15.083 test diagnostiko egin ziren zituzten, eta 1.020k eman dute positibo: 144 Araban, 544 Bizkaian, 320 Gipuzkoan eta 12 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoerari dagokienez, atzo 84 ospitaleratu zituzten COVIDaren ondorioz Osakidetzan, ZIUetan 156 gaixo zeuden eta plantan 573.

∞Lotura duten albisteak: