Mendarok 5.000 biztanle baino gutxiago dituenez, ez da Jaurlaritzaren koloreen eskeman sartzen, baina Jaurlaritzak herri txikietarako darabilen "herri gorrien" zerrendan zegoen joan den urtarrilaren 28az geroztik. 5.000 biztanletik beherako herrietan hiru aldagai hartzen dituzte kontuan herri hori "gorria" den edo ez ondorioztatzeko: 100.000 biztanleko 500eko intzidentzia-tasa gainditzea, azken zazpi egunetan hiru kasu edo gehiago erregistratzea eta dagokion osasun eremua ere "gune gorrian" kokatzea.
Horien berri astelehenean ere eguenean ematen ditu Osasun Sailak, eta Mendaro zerrendatik kanpo dagoela jakinarazi dute gaurkoan, "gune horian" dagoen osasun eremuaren baitan dagoelako. Hala ere, intzidentzia-tasak altua izaten jarraitzen du Mendaron. 567,38ean dago intzidentzia tasa, azken zazpi egunetan bi kasu berri zenbatu eta gero.
Honenbestez, Mendaroko taberna eta jatetxeek berriro ateak zabaltzeko aukera izango dute. Era berean, Udalak ixtea erabaki zuen zenbait udal zerbitzu eta espazio berriro martxan jarriko dituzte: Mendaroko Ludoketa eta Gaztelekua, Goñati pilotalekua eta Andoneikuako padel pista eta Azpilgoetako kultur etxea.
∞Lotura duten albisteak: